TELP ikastaroa Ordizian
Datorren astean Ordizian egingo den TELP ikastaroaren gaineko informazioa aurkituko duzu(e) azpiko esku-orrian.
Ikastaroak (Taller D’espai Lingüistic Personal), eguneroko hizkuntza-gatazken aurrean baliagarriak izan daitezkeen tresnak eskaintzen dizkio hizkuntza gutxituko hiztunari; hots, hizkuntza-gatazka ematen deneko egoeretan nola jokatu ikasiko du.
Bederatzi lagunek eman dute jada izena ikastaroan. Irailaren 30ean amaituko da izena emateko epea eta pentsatzen dugu beste bakarren bat ere animatu litekeela.
Interesa baduzu(e), orain duzu(e) aukera izena emateko, mezu honi erantzunda edota Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzura telefonoz deituta.
Kontuan hartu honakoa: astelehenetik asteazkenera izango da ikastaroa (hiru egunetan, eta ez lautan!). *Urriaren 5, 6 eta 7an, 18:00etatik 21:30etara*.















