Ordiziako OpenStreetMap mapa osatzen Tagzaniako kideekin
Astelehen honetan, gure ikastolako Batxilergoko ikasleak, Eibartik etorritako Tagzania guneko kideen laguntzaz, Ordiziako open mapa osatzen aritu ziren OpenStreetMap proiektuan.
Tagzaniatik etorritako lagunen artean, gure ikasle izandako Mikel Kerejeta ordiziarra topatu genuen eta, honekin batera, Interneten aski ezagunak diren Gari Araolaza eta Dani Reguera etorri ziren. Luxu bat!
Gure ikasleei azalpen labur bat eman ondoren, lanari ekin zioten eta denborak gehiagorako eman ez bazuen ere, nahiko aurreratuta ikusi dugu gure herriko mapa. Hemen ikus dezakezue maparen animazio txiki bat
Ekitaldi honek sarean bere oihartzuna izan du eta Sustatun Mapping Party honen inguruko artikulu hau argitaratu dute. Tagzaniako gunean, berriz, albistea bi hizkuntzetan topa dezakegu; gazteleraz eta ingelesez.
Tagzaniako lagunek argitaratutako argazkiak Flickr-en topatu ditugu eta hemen azpian jartzen dizkizuegu.
Mila esker mapa askeen aldeko gisa honetako ekimenak abian jartzeagatik eta gure ikastolako ikasleekin erakutsitako pazientzia eta kemenarengatik.
















[...] aste batzuk, Jakintzako webgunean adierazi genizuen bezala, Tagzaniako Gari, Mikel (gure ikasle ohi) eta Dani ikastolan izan genituen [...]