Ordizia – Lekunberri mendi irteera

Aurrez programatutako irteerekin nahikoa ez eta gure mendizaleek beste berri bat antolatu dute asteburu luzerako. Horra hor euren blogean irakurri eta jaso duguna:

aralarHurrengo irteera Etxarrin egingo den Nafarroa Oinez izan arren, Ernion Kilometroak eta Nafarroa oinezen arteko asteburu luze horretan zerbait berezia egiteko proposamena atera zen: Ordizia-Orio zeharkaldia. Interesa sortu zuela ikusita, ba… antolatzeari ekin diogu. Aspaldiko kontua da Orioko irteera hau (Saioa edo Aralarko buelta bezalakoa) eta aukera polita zela iruditu zitzaigun. Gero ordea, ondo pentsatu ondoren, uste dugu uda dela Oriora joateko garairik aproposena, eta ez orain. Beraz, proposamen berriarekin gatozkizue, hau ere egutegitik kanpo: Ordizia-Lekunberri (Ordizia-Lazkaomendi-Intsusti-Enirio-Igaratza-Lekunberri).

Egin dugun plana honako hau da: larunbatean autoak eraman eta han utzita, txirrinduz bueltatu (aldapa bera deeeeeeela). Igandean goiz goizetik abiatu eta irteten garen orduaren arabera, mendian edo Lekunberrin bazkalduko dugu. Hemen aukera dago kanpinean gelditzeko edo autoak hartu eta bueltatu. Gelditzekotan, aterpetxea har dezakegu edo dendak muntatu (hau larunbatean egingo genuke). Astelehenean San Migel, Ttutturre edota perretxikoak hartzera joan gintezke. Aukera asko dago. Umeak joan ahal izateko alternatibaren bat bilatzen ari gara, baino hau guztia lotzeko jakin behar dugu zenbat jende animatzen garen eta ze asmoa dugun. Beraz, joan nahi duzuenok jarri harremanetan gurekin hemendik lehenbailehen.

Ibilbidea Oriokoaren antzekoa da kilometroetan, baino menditsuagoa da noski. Ez du zailtasun berezirik, baino ez ahaztu 36 kilometro direla eta tartean, Iribasera ailegatu arte, ez dago biderik autoak topatzeko. Hala ere, ez izan beldurrik, zailtasun gabeko ibilbide luze xamarra da baino izugarri polita: Aralar erdi erditik zeharkatuko dugu. Anima zaitezte!

Bestalde, elurretara joateko izenak hartzen ari gara, eta kontuan izanda bi autobus baino gehiago ezin dugula jarri, lehenbailehen bete ezazue horretarako jarri dugun galdeketa. Izena emateko, klikatu hemen eta bete datuak

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ernioko bideoa
Lekunberri eta Ollarango Bailara
Mendi irteeraren data atzeratu da
Ekitaldiak mintzalagunentzat
Hechoko irteera prestatzen

Erantzuna utzi