Lehen mendi irteera: Ernio
Ikasturte berria hasi eta, jada, gure mendizaleek denboraldi berriari ekion diote. Gaur bertan, Ernion izan dira eta horra hor idatzi diguten kronika laburra eta argazkiak:
Ondo hasi dugu ikasturte berria, gure gaztetxo “beteranoek” ez dute indar izpirik ere galdu udaran, Marino Lejarreta bera ere atzean utzi baitute.
Aurreko egunetako eguraldia ikusita, jende asko atzeratuko zela espero genuen, baina ez da horrela izan, gaixotu diren bakan batzuk gelditu baitzaizkigu etxean. Azkenean, xirak eta aterkiak alferrik izan ditugu ateri izan baitugu ibilaldiaren hamabi kilometroen zehar.
Bestalde, aurpegi berriak ere ikusi ditugu taldean eta asko poztu gara mendian nola ibili diren ikusita. Ea hurrengoan ere gurekin izaten ditugun.
Eta gaurko “segadan” parte hartu duzuenok jakin ezazue zuekin ematen ditugun momentuak direla guretzako saririk goxoenak.
MILA ESKER eta beste MILA MUXU seion partetik.













[...] astean, gure mendizaleek Erniora eginiko irteeraren kronika argitaratu genuen. Bada, irteera horretan grabatutako bideoa, dagoeneko, argitaratu dute eta hona [...]