Hitzaro Elkartearen web orrian jaso dugu albiste honen berri eta bere interesa dela eta, hona ekartzea erabaki dugu.

Irailak 25: Arramazka
Urriak 2: Zura
Urriak 16: O+Hatz
Ordizia Kantuz egitasmoaren edizio berri bat heldu da aurten ere. Aurreko urteetako arrakastak bultzatuta, Hitzaro Elkarte Kulturalak ekimenaren aldeko apustua egin du 2009an. Hiru kontzertuk osatuko dute aurtengo programazioa, irailaren 25ean eta urriaren 2an eta 16a, eta Arramazka, Zura eta O+Hatz taldeak izango dira aurtengo gonbidatuak.
Musika eta estilo desberdinak egingo dute topo Ordizia Kantuzen: Arrramazkaren pop-rock melodiko eraldatzailea, Zura taldearen rock-funka –bossanova berritzailearekin nahastuta– eta O+Hatzen proiektu berria, zeinak euskal musika tresnen kontzertu didaktikoa emango duen.
Saioak ostiraletan izango dira, D’Elikatuz zentroan, 22:00etan. Sarrerak Hitzaron eta kontzertuen egunean sarreran izango dira.
