Euskal Jaien egitaraua

ordiziako_gaztaIrailaren 4an hasi eta 13ra arte, Euskal Jaiak ospatuko dira Ordizian. Jai hauetarako Ordiziako Udalak herriko hainbat elkarteen laguntzaz era askotako ikuskizunak antolatu ditu. Guk, prestatutako egitaraua hona dakarkizuegu:

EUSKAL JAIAK  2009
Irailaren 4an, ostirala
22.00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen  “Sua”  ikuskizuna

Irailaren 5ean, larunbata
11.30etatik 13.30etara eta 16.00etatik 19.00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan
19.30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
21.30etan: Plaza Nagusian, “Eusko Dance Live 2009” ikuskizuna.

Irailaren 6an, igandea
JUBILATUEN EGUNA
9.00etan: goiz eresia Trikitilarien eskutik.
12.00etan, Meza Nagusia.
14.15etan, jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan. Segidan, dantzaldia orkestra batez alaitua.

Irailaren 8an, asteartea
17.30etan, Plaza Nagusian, Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa- lehiaketa
18.30etan, Plaza Nagusian Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Irailaren 9an, asteazkena
FERIA
9.00etan, goiz eresia Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
10.00etan, gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak
12.00etan, Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
12.30etan, Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
Eguerdiko 13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa

Goizean: Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa”  argitalpena banatuko da. Tokia: Joxe Miel Barandiaren enparantza.

17.30etan, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak:
1.Partida:  Saralegi – Zabala /  Mendizabal I – Iza
2.Partida: Olaizola II – Mandizabal II / Bengoetxea VI – Begino
19.30etan, Jose Migel Barandiaran plazan, “Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009. Aizkolariak:  Floren Nazabal, Angel Arrospide eta Iñaki Azurmendi.  Harrijasotzaileak: Iñaki eta Inaxio Perurena

Irailaren 11an, ostirala
22.00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.

Irailaren 12an, larunbata
Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: 11.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik 20.00etara
19.00etan, euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide taldearen eskutik.
19.00etan, Plaza Nagusian, “Sagardo-festa”, sagardoen dastaketa.
22.15etan, Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna

Irailaren 13an, igandea
12.00etan, Barrena kultur Etxean, Lazkao-Txiki XVIII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

Oharrak:
*Hilaren 9an, asteazkenean, ordiziarrei baserritar jantziz kalera ateratzeko deia egin nahi zaie.
*“Santanazaleen kofradia 1509-2009” argazki erakusketa irailaren 13ra arte egongo da zabalik D´elikatuzen. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 16:00 – 19:00; Larunbata eta igandea: 11:00-14:00 / 16:00-19:00

LAGUNTZAILEAK
Argi Berri Elkartea
Larrun Arri Elkartea
Jai Alai Elkartea
Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia
Goierriko Bertsolari Eskola

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Uda ikastaroak egiteko diru-laguntzak, unibertsitarientzat
Dantza jauzien ikastaroa, Patxi Perezen eskutik
Hitzaroren XV. urteurrena ospatzeko jaia urriaren 23an Ordizian
Korrika Ordizian
Gora Santa Ana Jaiak!
Grab This Widget

Erantzuna utzi