Gure ikastola libreagoa da

“Gure ikastola libreagoa da” da gure irakasle batek amaitzear dauden opor hauetan grabatu eta argitaratu duen bideoaren izenburua. Bideo hori hemen jartzen dizuegu eta oso ongi irudikatzen du gure ikastolak softwarearen inguruan hartu duen erabakia.

Erabaki hori ez da beste erabaki bat gehiago izan eta horren atzean argudio sakonak dauden bezala, badakigu zailasunak ere izango ditugula. Nolanahi ere, gure erabakia arrazoitzeko eta hausnarketa burutzeko erabili genuen dokumentua irakurri nahi baduzue, hemen jartzen dizurgu dokumentua jaitsi dezazuen: “Software askea irakaskuntzan” (PDF 100Kb).

Dokumentu horretan luze eta zabal azaltzen da horren hedatuta dagoen Windows sitema eragilea alde batera utzi eta Gnu-Linux oinarria duen Ubuntu sistema eragile askea erabilzeko ikusten ditugun arrazoiak, baina hemen laburtuko dizkizuegu:

  • Software askea hezitzailea da
  • Software askea eraikitzailea da
  • Software askea etikoa da
  • Software askea legala da
  • Software askea anitza da
  • Software askea merkea da

Irailaren 1etik aurrera, gure irakasleek berrikuntza honekin topo egingo dute eta astebe beranduago ikasleak izango dira aldaketarekin topo egingo dutenak. Zalantzarik gabe, zailtasunak sortuko zaizkigu, baina guztion artean frogatuko dugu egin dugun hautua zuzena dela eta gure Hezkuntza Proiektuan aldarrikatzen ditugun xedeak lortu ahal izateko, beste aurrerapausu garrantzitsu bat dela.

Zailtasunak zailtasun, aurrera egingo dugu, baina bidea erraztearren, software askeari buruzko orri bat zabaldu dugu. Bertan, Windows erabiltzen dutenentzat, software askeko aplikazio ezberdinak (ikastolan erabiliko ditugunak eta Windows-en instala daitezkeenak) jarri dizkizuegu. Horretaz gain, sistema eragile askeak frogatu nahi dituztenentzat, dauden aukera ezberdinak (Windows ukitu gabe edo Windows kenduta) jarri dizkizuegu. Azkenik, Elgoibarko IMH institutuak ekoiztutako tutorial bikainen estekak jarri dizkizuegu.

“Gure ikastola libreagoa da” es el título del video que un profesor de nuestra ikastola ha grabado y publicado. Ese video os lo hemos puesto porque creemos que refleja la decisión que nuestra ikastola ha tomado en torno al uso del software en nuestros ordenadores.

Dicha decisión no es una decisión más y aunque tras ella hay razones de peso, sabemos que nos encontraremos con dificultades. De todos modos, si queréis, podeis leer el documento que utilizamos para reflexionar y para justificar nuestra decisión: “Software askea irakaskuntzan” (PDF 100Kb).

En dicho documento se explican extensamente las razones por las que hemos decidido abandonar un sistema tan extendido como Windows y migrar a un sistema basado en GNU-Linux como es Ubuntu, pero aquí os las mostramos de manera resumida:

  • El Software libre es educativo
  • El Software libre es constructivo
  • El Software libre es ético
  • El Software libre es legal
  • El Software libre es plural
  • El Software libre es económico

A partir del 1 de septiembre el profesorado se enfrentará a esta novedad y una semana después será el alumnado quienes se toparán con este cambio. Sin lugar a dudas, todos nos encontraremos con dificultades, pero entre tod@s probaremos lo correcto de nuestra decisión y que nos ayudará a conseguir aquellos objetivos marcados en nuestro Proyecto Educativo.

Al margen de las dificultades, seguro que iremos avanzando y superándolas, pero para facilitar ese camino hemos publicado una página sobre software libre. En ella, para los usuarios de Windows, ponemos una serie de aplicaciones libres que utilizamos en la ikastola y que se pueden instalar en Windows. Además, para quienes quieran probar los sistemas operativos libres, ponemos las diferentes opciones existentes (sin tocar Windows o quitando Windows). Finalmente, ponemos a vuestro alcance los enlaces para acceder a los excelentes tutoriales del Instituto IMH de Elgoibar.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

2009-2010 ikasturtea, hasiera datak eta orduak
Ikasleen irteera profila
Udako menua
Gure ikastola eta Ordiziako Errugbya ETBn
Gure ikastola
Grab This Widget

10 iruzkin to “Gure ikastola libreagoa da”

  1. Zuek jakin gabe, lezio ederra eman diezue Jaurlaritzako Hezkuntza sailarentzat. Eskerrik asko eta zorionak Jakintza Ikastola eta batez ere IKTeroei!

  2. Mila esker Gari!

    Lanean hasten garenean, saiatuko gara gure esperientzia guztiokin partekatzen eta beste ikastetxeentzat baliagarria gertatzen bada, gaitz erdi!

  3. Bikain, zorionak!

  4. [...] link is being shared on Twitter right now. @garaolaza said Jakintza ikastola libreagoa da aurten: [...]

  5. Zorionak! Bada garaia ikastolek ere software librearen munduan murgildu eta honek dakarren filosofia eta izaera ikasleen artean ere zabaltzeko.

    Gnome buruzko euskarazko bideo-tutoretzak behar badituzue, ikusi honako albistea:

    http://euskalgnu.org/index.php?option=com_content...

    Animo, eta goza ezazue soft libreak eskaintzen duen askatasunarekin!

  6. Eskerrik asko Txopi! Nahiz eta horrela ez uste, zu ere bazara egin dugunaren errudunetako bat. Mikel eta Julenekin batera eman zenuen hitzaldi haietan esandakoak beti izan ditugu kontutan. ;)

    Ea dena ondo doakigun hemendik aurrera.

  7. Mila esker animoengatik, Dooteo.

    Hala ere, gure ustez, software librearen inguruko ikastolen errealitatea ez da behar bezala ezagutzen. Ez gara bakarrak ezta lehenak ere. Beharbada, orain arte pauso hori eman duten ikastolak txikiagoak ziren, baina gurea baino ikastola handiagotan ere, azken urteotan urrats garrantzitsuak eman dira eta, gaur egun, ia ikastola guztietan OpenOffice, Gimp, Audacity, Firefox, TuxPaint… bezalako aplikazioak ohikoak dira.

    Gainera, ditugun datuen arabera, epe ertainean, beste ikastola batzuk hasitako migrazio prozesuak amaitzen joango dira eta ikastola asko izango gara Software Librean murgilduta ibiliko garenak.

  8. Mila esker Ander:

    Zure txalo horiek, hasitako bideari ilusio gehiagorekin eusteko indarra ematen digute.

  9. Txalo zaparrada ederra merezi duzue.
    plas plas plas plas plas plas plas plas…

    Zuek bai hezitzaileak, eraikitzaileak eta etikoak!!

  10. Hori inbidia!!!
    Zorionak!

Erantzuna utzi