Sastarrain, azken eguna
Bi egun luze igaro ondoren, Sastarraini agur esateko eguna iritsi zaigu eta egun hauetan ezkutatuta izan dugun eguzkia ere agur esatera etorri zaigu.
Oso egun interesgarria izan da eta talde bakoitzari falta zitzaizkion ekintzak burutu, norberaren maleta berriro egin, ingurunea txukun utzi, bazkaldu, Portugaletetik iritsi diren lagun berriekin hitz egin, autobusa hartu eta Ordizian zain zeuden gurasoen galdera zaparradari aurre egin… Zein gogorra den umea izatea!!!
Egun hauetan bizi izandako guztia biltzen eta zuenganatzen ahalegindu gara, baina gauza bat ahaztu egin zaigu: gurasoen aurpegiak euren seme-alabak autobusetik irribarre gozo batekin jaitsi diren unean. Lastima!!!
Nolanahi ere, gaur grabatu ditugun bi bideo eta argazki bilduma jartzen dizkizuegu. Datorren ikasturtean, gehiago izango dugu. Bitartean, oporrak ongi igaro!
Bideoa: oilategi eta ukuilua
Bideoa: zalditegia
Gaurko argazkiak














