Sastarrain, lehen eguneko kronika
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ia 100 ikasleekin abiatu gara gaur Ordiziatik. Iragarpen guztiek eguraldi kaskarra adierazten zuten eta, zoritxarrez, bete-betean asmatu dute.
Hala ere, aurreikusitako jarduera guztiak arazorik gabe burutu ahal izan ditugu eta oso giro ona bizi izan dugu. Ibilaldia, zumitza tailerra, ukuilua, zalditegia… Jolasak, diskoteka eta bestelako gauza dibertigarriak gaubelan. Tira, euriak ez du itzali gure ikasle hauen gogoa eta, ordu txiki hauetan denak lo dauden arren, oraindik ere zaintzarekin jarraitu beharko dugu, badaezpada ere.
Bihar, Ekain kobazuloaren erreplika bisitatzera joango gara, beste gauza batzuen artean. Ea eguraldiak laguntzen digun eta hemengo paraje zoragarri hauetaz gozatzeko aukera izaten dugun,
Gaur ateratako argazki eta bideo labur batekin uzten zaituztegu.
Bideoa
Argazkiak
















Joe, zeinen azkar hasi zareten lanean!;)
Gu oso langileak gara.
Gaur iluntzean beste mezu bat argitaratuko dugu.
Zuek ongi zaindu ikastola, eh!
Pd: Ainhitze ez ahaztu jarabea, jajajajaja¡¡¡
Lasai Ibon eta familia:
Jarabea honez gero, liserituta izango du eta. Ahal duguna egiten ahalegintzen ari gara zuek (eta gu) pozik egoteko. Pozten gara zuei ere ilusioa egiteaz. Hori bai, badago bat zuregandik gertu dabilena, iruzkinak idatzi ordez, SMSak bidaltzen dizkiguna. Horiek ere eskertzen ditugu.
Bihar, 16:30eatatik aurrera, Psikolagunen erreserba egin guretzat.:*