The Show

show-txikiLehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Villa Eugeniako jolas eremuan ikuskizun bikaina eskaini ziguten atzo bertan bildutako guztioi. Ingelesako saioetan landutakoa era ikusgarrian taularatu zuten eta, hori gutxi balitz, musikako saioetan ikasitako abesti eta dantza batzuekin ere alaitu ziguten atzoko arrats sargoria.

Zalantzarik gabe, bi ikasgai horien irakasleen lana goraipatu nahi dugu, baina ahaztu gabe gure ikasleek erakutsitako jarrera, jakin-mina eta grina. Bistan da liburuak ez ezik, badirela bestelako baliabide garrantzitsuak ikas prozesuan oso lagungarriak direnak eta ikasleen motibazioa pizteko, eta ikaskuntza esanguratsuagoa lortzeko, balio ikaragarria dutenak.

Jarraian, bertan grabatutako bideoa (50 minutukoa, gutxi gorabehera) eta argazki sorta batekin uzten zaituztegu.

Bideoa

Argazkiak

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Giro bikaina 2009ri agur esateko
Eleaniztasuna lantzen
Erdi Aroa 2. mailakoen antzerkian
LH 3. mailakoen antzerkia ingelesez
Euskal inauteriek ez dute huts egin

2 iruzkin to “The Show”

  1. oso ondo iruditu zait hau jartzea,baina…bideoa ez da ikusten.

  2. Kaixo Maria

    Bideoa ikusi ahal izateko Quicktime plugina instalatuta eduki behar duzu zure nabigatzailean (Internet Explorer nahiz Firefoxen). Bigarrena erabiltzen baduzu zoaz hona (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/browse/type... eta instalatu plugina.

    Windows erabiltzen baduzu, beste aukera bat aplikazio hau (http://quicktime-alternative.softonic.com/) instalatzea da. Horrela arazorik gabe ikusiko duzu goiko bideoa.

    Ea horrela lortzen duzun goiko bideoa ikustea

Erantzuna utzi