Hechoko irteera prestatzen

Aurrekoan, ikastolako mendizale taldeak Pirineotara egingo duen irteeraren berri eman genizuen. Garbi dago horrelako irteera bat ezin dela egun batetik bestera prestatu eta gure gurasoek, horrelakoetan, inprobisaziorako tarterik ez dute uzten.

Hori dela eta, duela bi asteburu, guraso talde bat bertara joan zen hango ibilbideak aztertu eta prestatzera. Orduan ateratako argazkiak aurreko mezuan jarri genizkizuen, baina bertan grabatutako bideoa gaur arte ikusi gabe genuen. Bideoa ikusita, hango paisaia zoragarria eta gure gurasoek duten giro bikainak eta “ero” ukituak (Atxerito lakuan grabatutakoa ez galdu) txundituta utzi gaituzte. A ze inbidia!!!

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ernioko bideoa
BECerako autobusak
Echoko bideoa
Mendizaletasuna: Baio
Somport-eko bideoa

Erantzuna utzi