Euskadiko Txapeldunak

atletismoa
Aurreko larunbatean, Gasteizen ospatutako XXVIII. Euskadiko Eskolarteko Jokoetan, gure ikastolako mutil infantilak Atletismoko taldeko txapeldunak suertatu ziren. Oso lehia gogorra izan zen, batez ere, euren lagunak diren Oiangureneko atletekin.

Zoritxarrez, erreleboen frogan, institutoko ikasleen hanka-sartze txiki batek zapuztu zuen ordura arte egindako txapelketa bikaina. Ez dakigu sailkapena nolakoa izango zen hori gertatu izan ez balitz, baina garbi dago txapelduna eta bigarrena Ordiziako bi ikastetxeak izango ginela.

Dena den, bertara joan ziren Ordiziako ordezkari guztiei gure zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu eginiko erakustaldi zoragarri horrengatik eta, arerioak izan arren, erakutsitako adiskidetasuna eta kiroltasunarengatik.

Bestalde, gure ikastolako hiru neskek Gipuzkoako selekzioarekin parte hartu zuten eta hirurak Euskadiko Tituluarekin itzuli ziren Ordiziara. Itzela, benetan!!

Horra hor gure ordezkariek lorturiko emaitzak:

Neska Infantilak:

MARIA ACOSTA URKIZO Txapelduna 3000 metroko frogan 11.04.49 denbora bikainarekin.
ALBA TORRES ARRUABARRENA Txapelduna Pisu jaurtiketan 8,70 metroko markarekin.
SARA COBOS DE JUAN Txapelduna 3 Km martxan 19.18.61 denbora bikaina lortuz.

Mutil Infantilak:

JAVIER VALDIVIELSO 80 metroko frogan hirugarrena 10.37 denbora eginez.
IKER NIETO 500 metroko frogan Txapelduna 1.14.43 denbora eginez.
MARKEL SAMANIEGO DE JUAN 1000 metroko frogan hirugarrena 3.07.82 denborarekin.
JOSU AGIRRE 80 metro hesiak frogan laugarrena 16.50 denbora lortuz.
MATTIN KORTA Altueran bigarrena 1,50 jauziarekin.
BEñAT AZURMENDI Luzeran bostgarrena 4,77 metroko jauzia eginez.
MIKEL BEKUONA Pisuan zortzigarrena 8,67 metroko jaurtiketarekin.
JAKINTZA IKASTOLA 4×80 erreleboetan Txapelduna 40.72 denborarekin.

Emaitza horiekin, Jakintza Ikastolako taldeak Euskadiko Taldeko Txapelketa irabazi zuen 29 punturekin.

Zorionak guztioi!!!

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Iñigo Jauregi eta Unai Cobos Euskadiko Kross Txapeldunak
V. Mendeurrenaren Eskolarteko Krosa
Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean
Kunka taldeak “Sexo gratis” antzezlana ostiralean aurkeztuko du
Go!azen Euskal musikala Herri Antzokian

Erantzuna utzi