Txirristi Mirristi prestatzeko azken lanetan

txirristiEkainaren 24an hasiko da Txirristi Mirristi, Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan Ordiziako Udalak antolatutako udaleku irekiak. Txirristi Mirristi, 6 eta 9 urte bitarteko herriko haurrei Udaletik egiten zaien aisialdiko eskaintza da. Lau aste iraungo du, ekainaren 24tik uztailaren 21era; eta goizez gauzatuko da, 10:00etatik 12:30etara. Udalekuen dinamizazioa Hitzaro euskara elkartearen esku utziko du Udalak, ohi denez.

Maiatzaren 22ra arte dago zabalik Txirristi Mirristin matrikula egiteko epea. Matrikula egiteko esku-orria ikastetxean eskura daiteke. Udaleku irekietako plazak mugatuak direla gogorarazi nahi izan dute antolatzaileek: 80 umerentzako tokia dago. Matrikularen prezioa 55 eurokoa da.

Jarduerak, tailerrak eta joko ezberdinak egingo dituzte haurrek aisia-udalekuetan; besteak beste, San Ferminetako entzierroa egingo dute, igerilekura joango dira astean behin eta irteerak egingo dituzte.

Adinaren arabera multzokatuko dituzte haurrak Hitzaroko begiraleek, eta hogei umeko taldeetan ariko dira, bina begirale-hezitzaileren aginduetara.

Txirristi Mirristirekin, haurrei euskaraz bizitzen lagunduko dien ingurunea antolatu nahi dute bai Udalak, bai Hitzarok, eskolaren ahaleginak udara partean jarraipena izan dezan eta indartua gera dadin.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Dantza jauzien ikastaroa, Patxi Perezen eskutik
‘Txatxili txatxi’ egitasmoa larunbatean hasiko da
Loreekin une atseginak igaroz
Haurrentzako masaje tailerra
Rafa Rueda kontzertuan

Erantzuna utzi