Dantza jauzien ikastaroa, Patxi Perezen eskutik

dantza-txikiDantza jauziak ikasteko interesa duen goierritarrak, Ordizian izango du horretarako aukera, ekainaren 6an eta 13an., bi larunbatez. Ordiziako Udalak antolatu du ikastaroa, Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan, eta Majori kiroldegian izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Ikastaroa doan izango da, baina gehienez ere 20 lagunentzako lekua izango denez, aldez aurretik eman beharko da izena Udaleko Euskara Zerbitzuan (943.805622 / ebpn@ordizia.org), beti ere maiatzaren 28a baino lehen. Izena ematen dutenen hurrenkera berean onartuko da ikastaroan partehartzaileak.

“Euskal kulturaren eraikuntzan gure harritxoa jarri nahi dugu eta, bide batez, euskararekin eta dantzarekin, plazan gozatzeko aukera zabaldu nahi diegu herritarrei”, adierazi du Udaleko Euskara zinegotzi Belen Maizak.

Dantza jauzien ikastaroa Patxi Perez dantza-irakasleak emango du eta, besteak beste, zazpi jauziak, hegi eta mutxikoak irakatsiko ditu. Bi larunbat horietatik aurrera, beste larunbat batez ere luza daiteke ikastaroa, bertaratutakoek hala nahi izatera, antolatzaileek eta Patxi Perezek adostu dutenez.

Gainera, Patxi Perez eta Konpania taldea Ordizian izango da San Pedro bezperan, Udalak antolatutako dantzaldia girotzen. Dantzaldia, ohi denez, Garagartza Plazan izango da ekainaren 28an, 19:00etatik aurrera. Ordiziako Udaleko Euskara eta Kultura sailek antolatu dute erromeria giroko dantzaldia azken urteotan. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Dantza ikastaroa
TELP ikastaroa Ordizian
Kilometroak 2009: hirekin mundura dantzan
Euskaraz Bai Astea Ordizian
Euskaldun zaharrak Mintzalaguna egitasmorako

Erantzuna utzi