Lan berriak, sari berriak. Ongi etor bitez guztiak!
Egindako lanak berez du balioa. Horrezaz gain, lan horiek direla eta, sariak jasotzen badira, hau da, berezko balioari kanpoko begiraleek emandako errekonozimendua gaineratzen bazaio, ikasleentzat eta eurekin ari diren irakasleentzat balio erantsia du.

Iaz DBH 2B taldeak Abelino Barriola saria eskuratu zuen eta horren aipamena egin genuen Jakintzazu aldizkarian.Aurten, berriz, DBH 1A taldeak irabazi du D eredukoen artean, beste bi ikastetxeekin batera. Horiek ere, sari mamitsua jasoko dute, dena doan noski, lau eguneko egonaldia oraindik zehaztu gabeko aterpetxe batean. Bestalde, Jakintzako irakasle batek ere aukera izango du irailaren lehen hamar egunetan zehar Andaluzia eta Portugal inguruan bidai ederra egiteko.
Horretaz gain, DBH 4ko Bemat Irastorza ikasleak Urruzuno Idazketa Lehiaketa entzutetsua irabazi du. Lehiaketa hori egun idazketa alorrean indarrean den saririk entzutetsuenetakoa da. Sari modura, aurrez irakaslearentzat aipatutako sari bera izango du.
Zorionak denei eta goza dezatela merezi bezala














