Familia euskaldunak behar dira

euskaraUdan euskara ikasten ari den jendea hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar direla jakinarazi du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta, bidez batez, “Egonaldiak familia euskaldunetan 2009″ programan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Programan izena eman nahi duten familiek datorren ostirala (apirilaren 24) arteko epea dute. Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuan bertan eskura ditzakete bai izena emateko instantzia, bai eta familia euskaldunek bete beharreko baldintzak ere.

“Egonaldiak familia euskaldunetan” egitasmoa HABEk antolatzen du. Ekimenaren helburu nagusia, euskara inguru euskaldun batean praktikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsona helduei famili euskaldun batean hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak eskaintzea da.

Aurten, gainera, bada berrikuntza nabarmen bat: familiek hamabost eguneko egonaldiak eskaintzeko aukera dutela, azken urteotan ikasle askok egindako eskaerari erantzunez. Egonaldiak uztailean, abuztuan edo irailean egiten dira.

Baldintzak eta kobrantzak

Hauexek dira euskara ikaslea etxean hartzeko prest diren familiek bete behar dituzten baldintzetako batzuk: egonaldia eskaintzen den hilabetean, familian gutxienez hiru kide bizi izatea eta kide guztien ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea. Ikasleak familiako bizitzan parte hartu ohi du, eta familiak gutxieneko intimitatea eta askatasuna eskainiko dizkio, ikasleari logela pribatua emanez.

Hamabost eguneko egonaldi bakoitzeko, 390€ ordaindu dizkio HABEk familiari. Hilabeteko egonaldi bakoitzeko, 675 euro; eta, bi hilabeteko egonaldiko, 1.350€.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Herri Antzokia: asteburuko egitaraua
Guraso eskola Lehen Hezkuntzakoentzat
Guraso Eskola DBHko gurasoentzat
Ordiziako 2010eko horma-egutegia
Guraso eskola Haur Hezkuntzakoentzat
Grab This Widget

Erantzuna utzi