Ibilaldia 2009 – Kanta eta letra
“Gerizpetik Eguzki begire” da aurtengo Ibilaldiko abestiaren leloa. Bere sortzaileak, Arkaitz Estiballes bertsolari galdazkotarrak, euskararen alde eta Eguzkibegi Ikastolaren sorreraren alde egin zuen orori omenaldia egin nahi dio abestian. Musika aldiz Biok taldearen esku egin da, hauek ere galdazkotarrak eta Ikastolako ikasle ohiak. Abestiak kolaborazio bereziak izan ditu Fer “Apoa”, Rafa Rueda, Benito Lertxundi eta abar luze baten eskutik.
Abestia entzun
Abestiaren letra
Ibilaldire, ibilaldire!
Milaka txori euskeraz
mozoilo herrire.
Bagoaz, ibilaldire!
Bagoaz gerizpetik
Eguzkibegire!
Nork nahi dau gozoki bat
poltsikoan gordea,
ahoan hartzen badau
bere zaporea?
Zertarako euskera
gorde bihotzean,
gustua hartzen badau
ezpanen ertzean?
Ibilaldire, ibilaldire!
Zeinek nahi dau txori bat
kaiolan sartua,
ezin badogu entzun
txorien kantua?
Zeinek dino euskera
ur tanta bat dala?
Danok osatzen dogu
itsaso zabala.
Itsasoari gatza
kentzen badautsagu,
etorkizunik bako
arrainak gara gu!
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Ikastolatik landu
daigun biharkoa
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Gaur hasi eta landu
daigun biharkoa.
Ibilaldire, ibilaldire!















[...] astean, Ibilaldiaren kanta eta letra argitaratu genuen. Bada, gaur, argitaratu berri duten bideo laburra dakarkizuegu. Ea gustatzen [...]