Herri Urrats 2009 – Kanta

Datorren maiatzaren 10ean, Senperen, ospatuko da iparraldeko ikastolen festa: Herri Urrats.

Haizea alde baita” lelopean, Seaskako ikastolen aldeko festa, euren gunean dioten moduan, euskara eta ikastolen aldeko festa bat da. Horra hor festaren deskribapena:

herri-urrats1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du.

Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaurregun 70 000 pertsona inguru biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko.

  • Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea ukaiten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena.
  • Eguna, Senpereko Aintziraren inguruan iragaiten da. Ibilbidearen zehar, goizeko 11etatik arratseko 8ak arte kontzertuak proposatzen dituzten 3 ezena toki, antzerki, zirko edo bestelakoak eskaintzen duen ezena toki bat, pailasoak, bertsolari gazteak… aurkezten duen beste ezena toki bat atxemanen ditu publikoak. Urtero hogoi bat talderi hitza ematen diegu, denak euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasunaren islak.
  • Familiari ere festa komeni izan zaien, 6000 metro karratu baten eremuan, puzgarriak, jolasak, ludoteka, auto zirkuitoa… ezartzen ditugu, eta alkoolik gabeko ostatua ere.
  • Urtetik urtera kultur mailako elgarretaratze handienetako bat bilakatu da besta hau, Euskal Herrian, bai Akitania mailan. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik eta urrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.
  • Besta hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak… elgarretaratzen dira, besta tarteko eta giro onean.

Kostata bada ere, kantaren grabazio bat “eskuratu” dugu eta zuen esku jartzea erabaki dugu gerturatzen ari zaigun festa hau girotzeko.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Herri Urrats 2009
Azken txanparen aurrean
Herri Urrats 2009
Araba Euskaraz 2009 – Kanta
Jakinsaro Korrikan

Erantzuna utzi