Jakinsaro Korrikan

jakinsaro-korrikaOstegunean bertan, Korrikaren berri eman genizuen, gaur Jakinsaro mendizaleek euren blogan beste kronika hau egin digute eta hona ekartzen dizuegu egun horretan ateratako argazki eta bideoaz apainduta.

Jakinsaro taldeko mendizaleok Korrikarekin bat egin dugu antolatu diren ekintzetan. Larunbatean, plazan egon ginen materiala saltzen, epaile lanak egiten, bazkarian laguntzen, eta abar. Ostegunean korrika gure herritik pasatzen zela, kilometroa erosi genuen eta zozketan Jone eta Adurri egokitu zitzaien lekukoa eramatea. Eta nola eraman gainera! Eskerrak aurrean zihoan kotxeak abiadura handitu zuela.

Horretaz gain, gure euskararekiko konpromisoa ez dugu bertan utzi nahi eta hurrengo apirilaren 26rako Aiako Harrietara joateko antolatuta genuen txangoa maiatzaren 10erako atzeratu dugu. Egun horretan Herri Urrats ospatzen da Senperen eta joateko asmoa dugu. Plana honako hau izango da: Aurreikusia zegoen bezala, Aiako Harrietako Irumugarrietara joango gara eta gailurrean hamaiketakoa (ezinbestekoa) egin ondoren, autobusez Senperera abiatuko gara. Hemen norberak aukera dezake zer egin: zirkuitua, ekitaldiak ikusi, aintziran bainatu, poteoa…Bertan bazkaldu ondoren, bostak aldera autobusa hartuko dugu etxera bueltatzeko.

Uste dugu plan polita dela, eta bide batez (edo batez ere), Seaskako ikastolei laguntzeko aukera ematen digu. Ea akaineko irteerarako bezala bi autobus betetzen ditugun.

Bideoa

Argazkiak

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Mendizaletasuna: Jaizkibel, lehen irteera
Jakinsaro Telebista
Echoko bideoa
Ibilaldi neurtua Seguran
Somport-eko bideoa

Iruzkin bat to “Jakinsaro Korrikan”

  1. [...] buruz ezer idaztea, ikastolako orrian horri buruz dezente argitaratu delako (korrika, gero arte eta Jakinsaro korrikan) ; halere, ezin utzi zure eskaera pasatzen eta hementxe ipiniko dizkizut gure gune ezberdinetan [...]

Erantzuna utzi