Korrika, gero arte

korrika-txikia1980an OƱatin hasi zen Korrikaren lehen edizio hura. Aurten, 16. edizioa dugu eta lehen edizio hartan atera ginenok urteen zama antzeman dugun arren, orduko ilusio berberarekin atera garela aitortu beharra dugu. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi doan euskararen lekukoari eutsi nahi diogu eta hori agertzeko aukera dugun bakoitzean, hortxe gauzkate gure ahalegintxoa egiteko prest.

Izpiritu horrekin, gaur goizean, Jakintza Ikastolako komunitate osoa kalera irten gara korri egitera eta jende guztiari esateko: ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUNON HERRIARI!!!

Baina ez gara hitzetan edo esloganetan gelditzen diren horietakoak, ez horixe. Gure ikastolak 4 kilometro hartu ditu aurtengo edizioan: ikasleek bat erosi dute, langileek beste bat, Jakinsaro mendizale taldekoek hirugarrena eta Jakintza Ikastolak laugarrena. Horregatik, gaur goizean, gure herriko kaleetatik Jakintza Ikastolak egundoko protagonismoa izan du. Lerro hauetatik, gure esker eta zorionik beroenak eman nahi dizkizuegu guztion artean egindako ahalegina eta lanarengatik.

Jarraian, gaur goizean grabatutako irudiekin argitaratu dugun bideoarekin uzten zaituztegu. Ateratako argazkiak jaso bezain azkar jarriko ditugu.

Eguneraketa: Jada, argazki sorta bat jarrita dugu. Bideoaren azpian ikus ditzakezue.

Argazkiak

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Korrika 16 hasi da
Hika, hika, hika, ongi etorri Korrika
Korrikaren kanta
Korrika 16 Ordizian – Ibilbidea
Korrika 16: Bidaia Intimoak

2 iruzkin to “Korrika, gero arte”

  1. [...] bertan, Korrikaren berri eman genizuen, gaur Jakinsaro mendizaleek euren blogan beste kronika hau egin digute eta hona ekartzen dizuegu [...]

  2. [...] pentsatzen Korrikari buruz ezer idaztea, ikastolako orrian horri buruz dezente argitaratu delako (korrika, gero arte eta Jakinsaro korrikan) ; halere, ezin utzi zure eskaera pasatzen eta hementxe ipiniko dizkizut [...]

Erantzuna utzi