Ordiziako Mendizaleak elkartekoekin ibilaldia

ibilaldia-2Eguraldi iragarpen txarra eta ordu aldaketaren erruz gaua motzagoa izateak ez gaitu atzeratu gaurko ibilaldian parte hartu dugun mendizaleok. Goizeko zortzi eta erdietan habiatu gara Plazatik bi ikastetxeetako haur eta gurasoek osatutako taldea Mendizale elkartekoen eskutik. Eguraldi ederra lagun, Lazkaomenditik barrena ibili gara Ataungo mugetara iritsiz eta lau ordu eta erdi behar izan ditugu hamabi kilometroko ibilbidea egiteko. Tartean, denbora izan dugu Ordiziako Mendizaleak elkartekoek eskaini diguten hamaiketako goxoa dastatzeko.

Hemendik gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkiegu antolatzaileei eta urte askotan jarrai dezatela horrelaxe!

Albistea eta irudiak Jakinsaro blogatik hartuta.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ordiziako gaztetxoentzat XLIV. ibilaldia herrian
Mendi irteeraren data atzeratu da
Sastarrain, lehen eguneko kronika
Herri Urrats 2009
Mendizaleak Ausako Gaztelu gailurrera igo dira

Erantzuna utzi