Korrika girotze eguna Ordizian
Ordiziako Korrika Batzordeak Korrikaren 16. edizioari Ongi Etorri esateko eta herria girotzeko era askotako ekitaldiak antolatu ditu.
Larunbatean, patata tortila lehiaketa ospatu zen eta gure ikastolako ikasle eta gurasoen protagonismoa nabaria izan zen. Txalo handi bat guztiek merezi badute ere, aipamen berezia gure DBHko ikaslea den Karim-entzat, oso tortila goxoa prestatu baitzuen (gatza erabili zuen bakarra).
Lehiaketaren ostean, bazkaria ospatu zen eta azpimarratzekoa da bertan bizi zen giro alaia Burrunbazale txarangako kideen musikaz alaiturik.
Baina eguna ez zen hor amaitu. Umeentzat antolaturiko jolasetan ere oso handia izan zen gure ikasleen partaidetza eta oso arratsalde polita bizi izan zuten.
Amaitzeko, datorren ostegunean, Korrika Ordiziara goizeko 9:30ak aldera iritsiko dela gogorarazi nahi dizuegu eta guztion partaidetza eskatu nahi dugu. Jakintzako guraso, ikasle eta irakasleak bertan izango gara, zu?
Tortila lehiaketan eta bazkarian argazki sorta bat atera genuen eta jarraian jartzen dizkizuegu.














