Ana Usabiaga munduko txapelketan

Esan genizuen bezala, Anak pista estaliko Munduko Txapelketan egindakoaren berri eman nahi dizuegu.

Goierriko Hitzaren bitartez jakin dugu Espainiako selekzioak azkena amaitu duela taldekako jazarpen proban eta, beraz, Ana ere azken postuan sailkatu da.

Nolanahi ere, Jakintza Ikastolaren Komunitatea osatzen dugun guztiok harro gaude gure ikasle ohia den Anaren ibilbideaz eta, bere gaztetasuna aintzat harturik, ziur gaude behin baino gehiagotan bere arrakastak aipatu beharko ditugula.

Aurtengoa, Pruszkowen (Polonia) ospatutako txapelketa, Anarentzat lehen Munduko Txapelketa izan da eta eskarmentua hartzeko oso baliagarria izango da. Zorionak Ana eta eutsi goiari!!!

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ana Usabiaga pista estaliko Europakoan
Ana Usabiaga Munduko txapelketara
Ana Usabiagak urrezko bi domina lortu ditu
Txistorrik hoberena aukeratuko da berriro ere Ordizian
Gabonak 2008 – entsegua

Erantzuna utzi