Korrika 16 hasi da

Iragarrita zegoen bezala, gaur arratsaldeko 17:30ean hasi da Tuteran Korrikaren 16. edizioa. Inoizko korrikarik luzeena izango da aurtengoa, 2.503 kilometro beteko baititu Gasteizko Ama Zuriaren plazara iristean.

Irteera ETBko 2. katetik zuzenean ikusteko parada izan dugunok, harrituta gelditu gara Tuterako karriketan bildutako jendetza ikusita. Zalantzarik gabe, Tuterakoa, edizio honetarako aurreikusten dugun arrakastaren isla izan daiteke eta horrela espero dugu. Korrikaren gunean, oraintxe bertan argitaratu dute hasiera ekitaldiari buruzko albistea.

Korrika jarraitu nahi baduzue, antolatzaileek era guztietako baliabideek erabiliko dituzte eguneroko kronika, irudiak, bideoak… argitaratzeko eta, dagoeneko, ekimen ezberdinak abian jarri dituzte gizartea informatzeko. Horra hor garrantzitsuenak:

Tuterako argazki sorta bat dagoeneko jarrita dago sarean eta hemen behean jarri dizkizuegu. Bideorik oraindik ez dugu lortu eta EITBko web orrian ikusi dugun albistea jartzearekin konformatuko gara oraingoz.

Eguneraketa: Jada, bideo bat lortu dugu eta hementxe bertan jartzen dizuegu.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Lehen, orain eta etorkizuneko eskola
Korrika Ordizian
Korrikaren kanta
Korrika 16 Ordizian – Ibilbidea
Hika, hika, hika, ongi etorri Korrika
Grab This Widget

Erantzuna utzi