Jakinsaro Telebista
Gure mendizale hauekin adjektibo guztiak agortzen ari zaizkigu eta hitzik gabe geratzeko arrisku bizian gaudela iruditzen zaigu. Oraingo honetan, Sompòrt-era eginiko irteeraren bideoa sareratu eta aurkeztu digute. Itzela!!! Beraien mezu eta bideoarekin uzten zaituztegu.
Gozatu, euren bloga bisitatu eta iruzkinaren bat utzi iezaiezu. Hori eta askoz ere gehiago merezi dute eta.
Irteeren ondorengo egunetan zain egoten gara Imanolek plazaratzen dituen bideo lanak ikusteko. Eta berria argitaratzen duen bakoitzean hobetu ezina iruditzen zaigu, “kosta behar zaio beste horrelako bat egitea!” pentsatzen dugu.
Somportekoa ekoiztu berria du eta kontu beretan gaude. Blogaren eskubian zintzilikatu duenari adjektiboak jartzea zuen esku uzten dut.














