Elikadura eta osasuna

Txanela Proiektuaren lanketan, 5. mailako ikasleek elikadura osasuntsuari buruzko ikerketa lan bat burutzen ari dira. Ikerketaren prozesu horretan era askotako jarduerak burutzen ari dira eta, gaur, horietako bat azalduko dizuegu.

Elikagaien osagaiak eta propietateak aztertu ondoren, gizakion osasunarengan duten eragina ere aztertu dute. Bestalde, gure sukaldaritzaren inguruko lanketa burutu dutenez, oso tipikoak diren pintxoak ere aztertu eta ekoiztu dituzte. Ez dakigu nola atera zitzaizkien, baina itxura ikusita eta andereƱoak adierazitakoaren arabera, oso onak omen zeuden. Ikasle batzuek esan digutenez, tutoreak eta beste irakasle batzuek hamaiketako eder bat egin nahi izan zuten, baina berandu iritsi ziren.

Gelan ateratako argazki batzuk jartzen dizkizuegu, gure ikasleek ekoiztutako pintxoak ikus ditzazuen.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Delikatuz bizi 2009 kanpaina
6. mailako ikasleak Pagoetako Parke Naturalean
Nilo Ibaiaren maketa 3. mailan
Eskualdea ezagutuz (Zerain-Segura)
XXI. Kultur Astea

Erantzuna utzi