Ana Usabiaga Munduko txapelketara

ana-usabiaga-balerdiGure ikasle ohia den Ana Usabiaga, albiste pozgarrien iturri bilakatzen ari da aspaldi honetan.

Gaur, Goierriko Hitzaren bitartez jakin dugu gure txirrindularia Pruszkow-en (Polonia) ospatuko diren Pista estaliko Munduko txapelketan izango dela taldekako jazarpen proban parte hartzeko. Txapelketa martxoaren 25etik 29ra ospatuko da eta Anarekin batera, besteen artean, Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarra izango da.

Jakintza Ikastolako talaia honetatik Anaren jarraipena egiten ahaleginduko gara eta, une honetan, zorterik hoberena opa nahi diogu. Aupa Ana!!!

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ana Usabiaga munduko txapelketan
Ana Usabiaga pista estaliko Europakoan
Irene Usabiaga bi aldiz txapeldun Espainiako Tapelketan
Ana Usabiagak urrezko bi domina lortu ditu
Herri Antzokia: asteburuko egitaraua

Iruzkin bat to “Ana Usabiaga Munduko txapelketara”

  1. [...] Esan genizuen bezala, Anak pista estaliko Munduko Txapelketan egindakoaren berri eman nahi dizuegu. [...]

Erantzuna utzi