4 urteko haurrak aroztegian

Ordizia Altzariak – Muebles Ordizia enpresak duen tailerrean izan dira gure 4 urteko haurrak. Urtxintxa proiektuaren lanketa burutzeko oso irteera aproposa izanik eta enpresako arduradunaren laguntza eta jarrera lagun izan ditugula, oso irteera interesgarria suertatu da gure 4 urteko ikasleentzat.

Egurra nola lantzen duten ikusteaz gain, altzari baten ekoizpen prozesua ezagutu eta bizi izan dute. Eskertzekoa da bertako langile eta arduradunek erakutsi duten jarrera eta gure ikasleen jakin-mina asetzeko eman dizkiguten azalpenak eta erakutsi duten gertutasuna. Mila esker!!!

Bertan ateratako argazki sortarekin uzten zaituztegu.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Arramazka taldeak emango dio hasiera Ordizia Kantuz 09ri
Herria gehiago ezagutzen
Ordiziako I. Kirol Sariak banatu dira
Hizkuntza erabilera handitzeko ikastaroak hezitzaile eta gurasoentzat
“Villafrancatik Ordiziara, historiaz jositako bidea” liburuaren aurkezpena

Erantzuna utzi