Somport
Gure mendizale nekaezinek hortxe jarraitzen dute proposamen interesgarriak egiten asteburuetan naturaz gozatzeko. Asteburu honetarako irteera mundiala antolatu dute elurretara joateko eta euren blogean argitaratu duten mezua hona ekartzen dizuegu, informazioa behar bezala zabaltzen laguntzeko.

Hurrengo asteburuan, martxoaren 7an eta 8an elurretara goaz!!!
109 eskiatzaile elkartuko gara Zuhaiztian (Arboledan) goizeko 6etan autobusak hartzeko. Badirudi, bilera baten zain egon zaretela eta guk kale egin dugu. Ez dugu antolatu, lehenengo bilera egin zenetik ez dugulako ezer berririk kontatzeko. Hala ere, bilera hartan banatu genuen paperean, irteeraren zehaztasun guztiak jarriak egon arren, badaezpada ere (eta galduta baduzue) gogoratuko dizkizuegu:
Aipatu bezala, irteera martxoaren 7an, goizeko 6:00etan Zuhaiztitik egingo dugu. Buelta, martxoaren 8an iluntzean toki berean. Bi egunetako bazkaria eraman behar da, eski-estazioan bazkalduko dugulako, eta goiz irteten garenez, bidean ogia erosteko denbora izango dugu, Liedenan, adibidez.. Aipatu genizuen ere, Somporten kafetegia badagoela eta nahi duenarentzat bazkariak ematen dituztela, nahiz eta guk ez gomendatu. Afaria eta gosaria aterpetxean bertan egingo dugu.
Arroparekin ere zalantzak sortu dira. Ez eraman gehiegi. Eguraldi oso, oso txarra egiten badu ezingo dugu eskiatu (alternatibaren bat badugu), eta eguraldia portatzen bada arropa lodiak soberan izango ditugu iraupen-eskian aritzeko. Mendi irteeratan erabiltzen dugun arropa adibidez nahikoa da, eta ez ahaztu eskularruak, betaurrekoak eta eguzkitako krema. Garrantzitsua da eskiatzeko erabili behar dugun arropa etxetik jantzita eramatea, horrela ez dugu denbora galduko eta mendiko botak bakarrik elur-erraketak jantzi nahi dituenak eraman behar ditu. Azkenik, toallak eta izarak ez dira eraman behar. Bi eta hiru ohetako gelak dira, bakoitza bere bainu gelarekin.
Eskiak, botak eta makilak denontzat prest izango ditugu iristen garenean eta gehiegi ez nahasteko, hamarreko taldeetan sartuko gara guretzako propio utzitako gela batean. Baino honetaz ez kezkatu, dena ongi antolatuta dago eta.
Hau da guztia. Koadrilan elurretan bi egun primeran igarotzea da garrantzitsuena. Askorentzat lehenengo esperientzia izango da eta oroimen polita eramatea espero dugu.
Zalantzak izatekotan, aukera polita duzue iruzkinen bidez estreinatzeko; eta zalantzak ez badituzue ere, irteerari buruzko komentarioak egitea ere eskertuko genizkizueke.
Bestalde, badugu ekainean Hechora (Ibarra) egingo dugun irteeraren data: kurtso bukaera dela, dantzari txikia, eta abar, azkenean 26tik 28ra egingo dugu. Hurrengo astean banatuko ditugu apuntatzeko paperak eta eski irteeran egin dugun eran, bi autobus baino ez dugu jarriko. Zehaztasun gehiago emango dugu baino gogoak pizteko irteerak zeintzuk izango diren aurreratuko dizkizuegu: larunbatean Selva de Oza – Acherito (Ibon) eta igandean Lizara aterpetxea – Valle de los Sarrios – EstanĂ©s (Ibon) – Candanchu. Toki honetan, autobusa zain izango dugu etxera zuzenean itzultzeko.














