Jangela: martxoko menuak
Martxoa ate joka dugu eta zuen seme-alaben dieta hobetu antola dezazuen, hortxe doakizue datorren hileko menua. Martxoko menuak ikusteko hemen daukazue aukera edota, zerbitzuen atalean, jangelari buruz daukagun orrian.

Marzo está llamando a la puerta y para que podáis organizar la dieta de vuestr@s hij@s, aquí os ponemos con antelación los menús del próximo mes. Si queréis ver los menús de marzo, aquí tenéis la opción o acudiendo a la página que tenemos sobre el comedor de la ikastola, en nuestra sección sobre los servicios.












Kaixo:
Durangoko ibaizabal ikastolatik idazten dizuet.
Guk ere argitaratzen dugu menuen taula hau baina auzolagunek bidaltzen digun pdf bat eskegitzen dugu eta egia esan ez da oso ondo ikusten. Zuena berriz oso argia da. Galdera da: zuek lantzen duzuen taula da ala ostalaritzako enpresak pasatzen dizue?
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Kaixo Idurre:
Taula hori guk testu editore arruntean (Open Office) lantzen dugu eta, hasiera batean, guk ere PDF gisa jartzen genuen, baina, gure gurasoei gauzak erraztearren, orain Google Docs erabiltzen dugu argitaratzeko. Horretarako, Open Office-n egindako taula kopiatu eta Google Docs-en itsasten dugu. Hori besterik ez.
Horrela, dokumentua “deskargatu” beharrik ez dago, nabigatzaile guztietan ongi ikusten da eta oso azkar kargatzen du. Oso irtenbide aproposa eta erraza dela iruditzen zaigu.
Lagungarria izango delakoan.
Kaixo Idurre
OpenOffice erabiltzen baduzu OOo2GDocs gehigarria ere instalatu dezakezu. Instalatu ondoren OpenOffice-en sortutako edozein dokumentu (testu dokumentuak, kalkulu orriak edo aurkezpenak) Google Docs-era zuzenean esportatzeko aukera izango duzu. Nahikoa da botoi barran agertuko zaizun botoi berrian sakatzea.