Euskal Inauteriak Ordizian; jendetza bildu da
Aspaldiko partez, eguraldia lagun izan dugu eta horrek jende andana erakarri du gure ikasleen desfilea eta emanaldia ikustera.
Ibilbidean zehar oso dantza-saio ikusgarriak eskaintzeaz gain, gure ikasleak asko saiatu dira eta, bildutako ikusleen gozamenerako, aurreko urteetan eskainitako maila bikaina gainditzea lortu dute.
Urtero legez, gurasoek prestaturiko txokolate goxoa hartuz, amaiera eman diogu gaurko jaialdiari.
Asko dira bertan ateratako argazkiak, bideoak…. Datozen egunetan argitaratzen joango gara, baina gaur bideo pare bat eta argazki sorta batekin uzten zaituztegu.
Bideoak
Argazkiak














