Bizikidetza Proiektua garatzeko ahaleginean
Otsailaren 17an elkartu ziren Jakintza Ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta zerbitzuetako arduradunak Jakintza Ikastolako Bizikidetza Proiektua gauzatzeko urrats berriak eman asmoz.
Iazko ikasturtean ekin genion egitasmo honi eta hainbat saio burutu genituen Jakintza ikastolako komunitatean, gai honen sentsibilizazio eta egungo diagnostikoa egiteko. Behin fase horiek amaituta, orain Bizikidetzako Proiektuaren planifikazioari ekin behar zaio.
Bizikidetzari dagokionez, egungo errealitatearen diagnostikotik abiatuta, bertan agertzen diren puntu ahulak edo hobetu beharrekoak aztertu zituzten bereziki. Horrela, identifikatuta dugun puntu ahul bakoitza osatu behar dugun Bizikidetza Proiektuko helburu bezala txertatu behar baitugu.
Lan hori egiteko, bi talde ezberdinetan bildu ziren Jakintzako kideak. Alde batetik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakoak eta bestetik DBH eta DBHOkoak.
Esan, bileran izen ziren partaideak, guraso, ikasle, irakasle eta zerbitzuetako arduradunak oso gustura eta motibatuta parte hartu zutela bilera horretan















