
Otsailaren 8an, gure ikastolako irakaslea den Maite Goñik, egundoko lana egin eta gero, 2008ko EGA azterketak sarean guztion esku jarri zituen. Bere blogean eta IKT taldeak duen blogean horren berri eman zuen. Albisteak oihartzun handia izan zuen eta milaka lagun ibili dira egunotan bere lana erabiltzen, gainean dagoen 2009ko EGA azterketa prestatzeko.
Ostiralean, zoritxarrez, beste motako albiste bat eman behar izan zuen: EGArako materialak kenarazi dizkiote saretik. “Pixka bat es mucho” bene-benetan? izenpean, mezu hunkigarria bezain mingarria idatzi behar izan du. Administrazioko arduradunak adierazi dioenez, Maitek egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu eta goraipatzen dute, baina liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango du denon eskura ipini. Tristea da gero!
Bere idatzian Maitek egiten duen hausnarketa laburra hona ekarri nahi izan dugu guztiok horren inguruan iritzia eman dezagun:
- Administrazioarekin bat egiten dugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko asmoan. Agian, ameslari hutsak izateagatik, guk ez ditugu zailtasunak ikusten partekatzen dugun xedea lortze aldera.
- Egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar?
- Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztartzen dituen egitasmo eskuzabal bati?
Jakina, administrazioaren jarrera honen aurrean, sarean izugarrizko erreakzioak eman dira eta jendearen haserrea berehala agerian gelditu da:
Euskadi Irratian Maiteri eginiko elkarrizketa:
- IKTeroak
- Berria
- Sustatu
- Goiherriko Hitza
- Zabaldu (Albistea bozkatu gure kexari indar handiagoa emateko)
- Aupatu (Albistea bozkatu gure kexari indar handiagoa emateko)
- Argia
- Teketen
- Karrajua
- Euskara irakasleak
- Gurekuadrila
- EHE
- Hetzordua
- Atoan
- Harrikadak
- Pedradas
- Gaztelumendi
- Joxe Rojasek elkarlanean eskaera gutuna lantzeko proposamena egin du: FreeEGA
- Zaraobe Digital
- Euskal SEO
- Diario Vasco
- Deia
- Noticias de Gipuzkoa
- Teketen (II)
- Pravda Txikia
- Makgregory
Ikusten duzuen bezala, administrazioak erakutsitako jarrera ez da ulertzen eta, gure ustez honelako gertaerek hausnarketa sakona merezi dute.
Aurreko asteartean, Ordiziako kaleetara atera ginen euskararen aldeko mezua zabalduz. Hamaika aldiz esan dugu euskarak guztion laguntza behar duela eta gure hizkuntza, Maitek dioen bezala, lau haizeetara zabaltzen ahalegindu behar dugula. Garbi dago xedea partekatzen dugun arren, ez dela erraza honelako erabakiak euskararen mesedeetan hartu direla sinistea. Atzerapausoa euskararentzat!!!

Euskararen aldeko edozein saiakerak aurrerapausoak baino ez dakartza herri honetan. Eta gehienetan, norbanakoak edo herriak bultzaturikoak izaten dira ausartenak, euskararen aldeko lanean ezin delako atsedenik hartu. Eteten dugun momentu oro edo STAND BYE oro herri honetan, euskararen kalterako da, esan duzuen bezala ATZERA PAUSUAK. Agian, beraien kontrolpean ez dagoen lanak eta saiakerak beldurtzen ditu.
Kaixo Nagore:
Ados nago diozunarekin, baina ez zait oso garbi gelditzen aipatzen dituzun saiakera horiek nor beldurtzen dituen.
Izan ere, tamalez, herri honetan euskara eta euskal kulturaren izenean, administrazioa ez ezik, asko dira antzeko beldurrak izango dituztenak edo helburu merkantilistei lehentasuna emango dietenak, adibidez:
- Mikel Laboaren egile eskubideak, beste euskal artista askorenak bezala, SGAEk kudeatzen ditu.
- Ikastolen Elkartearen material guztiak Copyright baten mende argitaratzen dira eta sarean ez daude. Jendeak kutxatik pasatu edo P2P sareetara jo behar izaten du zerbait behar duen bakoitzean.
- EUSKAL EDITOREA SL (Berria egunkaria), Baigorri Argitaletxea S.A (Gara), Bertako Hedabideak EM (Hitza), Hiru.com (Eusko Jaurlaritza), Euskal Herriko Unibertsitatea, Elkarrekin (Eskola Publikoa) eta abar luze batek Copyright txartela jartzen diete euren ekoizpenei.
- Euskal Herriko udaletxe, alderdi politiko, sindikatu, eragile sozialak, kulturalak eta diru publikoarekin lagundutako era askotako ekimenek modu berean jokatzen dute.
Eta horrela, aspertu arte, jarrai dezakegu. Horregatik, EGAko materialekin Maiteri gertatu zaiona ez da salbuespen bat eta ez da administrazioari, soilik, dagokion gai bat.
Nik uste dut “affair” honek agerian utzi duela kultura, euskara eta baita beste esparruetan ere, herri honetan partekatzeko dugun ohitura eskasa.
Hori mugitzen hasteko eta beste erakundeen jokabideak birplanteatzeko balio badu, gaitz erdi.
Nik uste dut oraindik lizentzien inguruko kultura bat falta dela. Ulertu behar dute material bat erosteko esleipena egiterakoan lizentziak garrantzitsuak direla, ezin dugula betiko Copyright arruntarekin jarraitu. Izan ere, kasu askotan eduki horiek ez dira Jaurlaritzarenak ere, enpresa pribatu batenak baizik. Enpresa pribatu horrek kondizio jakin batzuetan “lizentziatzen” ditu eduki horiek eta hortik ezin atera.
Sarritan agintariak ez dira kontziente ere egoera hori dela, eta behin baino gehiagotan ikusi ditut administrazio barrutik sortutako “kopia piratak”, hau da, zerbait kopiatzen egileari baimenik eskatu gabe eta konturatu gabe ere ezin direla kopia horiek egin.
Nik norbaiti aipatzen diodanean eduki hau edo hura libre dela (mapak, argazkiak edo ez dakit zer), askori absurdua iruditzen zaio, ze berez, “dena libre omen da”. Edozer kopiatu daiteke erraz, eta ez dira konturatzen arazoa ez dagoela plano teknikoan baizik eta legalean.
[...] bakoitzak bere tresnetatik, bere ideia eta pentsakerarekin nahastuz Maiteri eta zentzu zabalagoan euskararentzat atzerapasuo bat dena salatzen ari [...]
Ez gara ari kontsumitzeko produktu batez, euskara AZTERKETA bat gainditzeko frogen inguruan ari gara. Hizkuntza bat normaldu nahi bada, ez al dira horrelakoetan erraztasunak eman behar?
Ahaleginari zailtasun gehiago jarri behar al diogu?
Lotsagarria da. Ikasmaterial eta bestelako lizentzien inguruko kultura falta dela diozuenean, ados nago, baina kasu hau ezberdina dela uste dut. Luze eta zabal hitz egin daiteke argitalpen askoren lizentzien inguruan, baina gaia beste bat dela uste dut.
Materiala bera baino gehiago, zerbitzua da ukatzen dena. Berez administrazioak berak egin behar luke ahalegina jendeak ahal bezain eskura izan dezan hori guztia, benetan jendeak EGA gainditzea interesatzen bazaie. Eta zer egiten dute horren ordez?
Beraiek egin beharreko lana bere gain hartzen duenari trabak jarri. Kutlura falta eta interes falta, denetik dago hemen. Azterketa bat gainditzeko frogen argitalpenarekin lau txakur txiki atera nahi dituen adminsitrazioa dugu, patetikoa.
Administrazioak zerbitzuak eman behar ditu.
Kaixo, Maite!
Pena izugarria eman dit zure lana porrotara bidali dutela jakitea.
Argi dago eztakitela zenbat lan egiten duzun, klasetik ateratzean!.. Bestela, asko pentsatuko zuten agindu hori egin baino lehen.
Nik, oso ondo ezagutzen zaitut, eta ziurta dezaket EGUNERO ORDU ASKO pasatzen dituzula, zure bloga lantzen, eta materiala sartzen.
Nik, zoritxarrez, eztaukat EGA gaindituta, baina beti “propaganda” handia egin dut, Euskara ikasten duen jendeak bloga bisitatzeko, laguntza handia edukitzeko asmoz.
Itxaropena daukat arazo handi hau berehala konpontzea, eta berriro sarean egotea lan guzti guztia.
Muxu handi bat zuretzat, maitea!
MARISOL CAVERO
[...] astean, euskalgintzaren munduan hautsa arrotu duen albistearen berri eman genizuen. Gaurkoan, berriz, oso albiste pozgarria eman nahi dizuegu: AEK, EHUko IKIDE taldea eta Jakintza [...]