Euskaraz Bizi Eguna

“Euskararik gabeko herria, gorringorik gabeko arrautza” lelopean, 2009ko Euskaraz Bizi Eguna, otsailaren 10ean, ospatu genuen Ordiziako kaleetan. Oso giro jatorra herrian zehar ikusi genuena eta oso polita gure herriko denda, taberna, elkarte, bulego… eta kaleetan euskara guztion ahotan entzutea. Gure hizkuntza Ordizian hilzorian zegoela, gure ikastolak, beste erakundeekin batera, egundoko ekarpena egin zuen euskalduntze prozesuan eta, horrelako egunetan, gure herriko bazter guztietan jendea euskaraz ari direla ikusteak egundoko poza ematen digu.

Nolanahi ere, gu ez gara egun batekin asetzen diren horietakoak, ez horixe. Horregatik, egun hori, urteko gainontzeko egunetara zabaltzeko egiten ditugun ahaleginei bultzada bat emateko eta dugun konpromisoa berresteko ulertu eta erabiltzen dugu. Gure herria gorringorik gabeko arrautza izan ez dadin, ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu eta horrelako egunek indarra ematen digute gure lanean tinko eta irmo jarraitzeko.

Egun honetan ateratako argazkiak eta grabatutako bideoa jarraian ikus ditzakezue. Ea gustatzen zaizkizuen.

Bideoa

Argazkiak

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Otsaileko menua
Euskaraz Bizi Eguna – Kronika laburra
Euskaraz Bizi Eguna
Euskaraz Bizi Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna

Iruzkin bat to “Euskaraz Bizi Eguna”

  1. [...] asteartean, Ordiziako kaleetara atera ginen euskararen aldeko mezua zabalduz. Hamaika aldiz esan dugu euskarak guztion laguntza behar duela eta [...]

Erantzuna utzi