Iñigo Jauregi eta Unai Cobos Euskadiko Kross Txapeldunak

unai_cobosOso albiste onak iristen ari zaizkigu aspaldi honetan gure kirolarien inguruan. Asteburu honetan, Ana Usabiagak pistako txirrindularitzan lortutako Espainiako tituluak azaldu genituen, bada, gaur, gure ikastolako ikasleak diren Iñigo Jauregik eta Unai Cobosek lortu duten Euskadiko Kross Txapelketak aipatu behar dizkizuegu.

Unai Cobos garaile suertatu zen Azpeitian ospatutako Euskadiko Kross Txapelketako Jubenil mailan 20.30 denbora eginez.

inigo_jauregiIñigo Jauregi, berriz, Kadete Mailan nagusitu zen 19.47 denborarekin, urte osoan zehar burutzen ari den denboraldi bikainari urrezko kolorea emanez.

Nolanahi ere, hauek ez dira gure ikastolako ikasleen emaitza bikain bakarrak. Adibidez, Maria de Juanek 8. postuan amaitu zuen 20.47 denbora eginez Jubenil mailan. Kadete mailan, Alexander Oiarbide 6. izan zen 20.51 denborarekin eta Iñigo Etxarrik 9. postua eskuratu zuen 21.10 denbora eginez.

Zorionak guztioi!!! eta urte askotan beraiekin lanean aritu den eta kirol-zaletasuna sustatu dien Arantza de Juani.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Donostiako Nazioarteko Krosa
Euskadiko Txapeldunak
Ana Usabiaga Munduko txapelketara
Kunka taldeak “Sexo gratis” antzezlana ostiralean aurkeztuko du
Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean
Grab This Widget

Erantzuna utzi