.eus domeinuaren aldeko ekimena
Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.
Horretarako sortu da PuntuEus Elkartea. Hori da bere helburua: .EUS domeinua eskuratzea.
PuntuEus Elkartea
PuntuEus Elkartea izango da, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen [ EEKK ] ordezkari gisa, .EUS domeinua lortzeko eskaria aurkeztuko duena. Eta ordezkari izateko, hain zuzen, PuntuEus Elkarteak EEKK modu esanguratsuan ordezkatu behar du, kuantitatiboki eta kualitatiboki.
PuntuEus Elkartea 2008ko apirilaren 2an eratu zen. Hasierako eraketa horretan, hamaika elkarte edota erakundek hartu zuten parte, hiru arlo nagusitan banatuta:
Euskalgintza
Euskaltzaindia[ www.euskaltzaindia.net ]
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua [ www.kontseilua.org ]
Euskal Konfederazioa [ www.eke.org ]
Euskal Idazleen Elkartea [ www.idazleak.org ]
Hezkuntza
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa [ www.ikastola.net ]
Ikastolen Elkartea – Partaide IEP [ www.partaide.com ]
Euskal Herriko Unibertsitatea [ www.ehu.es ]
Internet & komunikazioa
Euskal Irrati Telebista [ www.eitb.com ]
Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa [ www.aitpv.com ]
Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala [ www.coiie.org ]
Internetikak [ www.internetika.info ]
Atzo ekimen honen berri eman genizuen, gaur, atzokoa osatzeko asmoz, gauza pare bat komentatu nahi dizkizuegu.
Batetik, ekimen horri atxikimendua azaltzeko kanpaina eta, bestetik, sareratu dituzten iragarkiaren eta atzoko agerraldiaren bideoak.
Atxikimenduari dagokionez, euren web orrian jarri duten formularioa betetzea besterik ez da egin behar.














