Ordiziako elkarteen gida eta parte-hartze jardunaldia

Ordiziako Udalak herriko elkarteen gida eta otsailaren 5ean Barrena kultur etxean ospatuko den Herritarren Parte hartzeari I. jardunaldia aurkeztu ditu gaur, urtarrilak 29. Gida postontzi guztietara iritsiko da bihar eta astelehenean banatuko da, modu berean, partaidetzako jardunaldiari buruzko informazio-orria.

Herritarren Partaidetza eta Boluntariotzaren Sustapenerako delegazioak Ordizian legalki eratutako 69 elkarteei buruzko datuak jaso ditu. Kirola, gizarte, kultura, hezkuntza, euskara, ekonomia eta bestelako arloetan lanean diharduten erakunde desberdinak dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Monica Marañon zinegotzi delegatuak azaldu dutenez, “Ordiziak, ehundura aberatsa du elkarteei dagokionez eta ehunka pertsonek lan egiten dute herriaren alde”. Horregatik, “Ordizian dugun giza- eta gizarte-sare hori ezagutzea eta ezagutaraztea garrantzitsua dela deritzogu”.

Udal arduradunek elkarte horien, euren helburu eta udalerri nahiz bailara mailan garatzen dituzten jarduerak eta eguneratutako datuak jasotzen dituen gida argitaratzea komenigarria dela erabaki dute, “ordiziarrok gizarte-ehundura aberats bezain anitza ezagut dezagun eta merezi duen bezala balioets genezan”, azpimarratu dute Marañonek eta Santamariak. Zinegotziaren esanetan, “haien lana errazteko behar diren udalaren baliabide eta ekimenak bultzatu nahi ditugu”.

Boluntariotzari eta Ordizian, une honetan, udalak bultzatuta dauden partaidetzako foroei buruzko informazioa ere eskaintzen du dokumentuak. Foro horien artean daude, esate baterako, Gizarte Ongizateko Udal Kontseilua, Euskararen Aholku Batzordea, Agenda 21a eta Ordizia Hiri Hezitzailea proiektua.

Gida birziklatutako paperarekin eginda, kloro gabea %-ko 100ean.

Postontzian bihar gida jasotzen ez dutenek, aurreikusita dagoenaren arabera, Herritarren Arreta bulegoan (kale Nagusia, 26) edo Herritarren Partaidetzaren bulegoan (Barretxe eraikinean), 9.00etatik 13.00etara, izango dute eskura, aleak agortu bitarte. Era berean, udaleko www.ordizia.org web helbidean kontsultatu ahal izango da.

Hiru helburu proiektu desberdinetarako

Legealdi honetan sortutako Herritarren Partaidetzako eta Boluntariotzaren Sustapenerako delegazioak proiektu desberdinak burutu ditu orain arte. Helburu orokorrak hiru dira: Elkarteak ezagutaraztea eta elkarteen eta herritarren zeregina bultzatzea, ezinbesteko bazkide eta partaidetzan oinarritutako kulturaren garapenaren eta mantenuaren partaide gisa; Elkarte mugimendua babestea eta dinamizatzea, udalerriko komunikazio- eta informazio-bideak hobetuz, elkarteen jarduerak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-baliabideak eskuragarri jarriz; eta, herritarren parte-hartze eta boluntariotza-sustapenerako delegazioaren komunikazio- eta informazio-bideak hobetzea, herritarrei begira orokorrean eta, elkarteen mugimenduari begira partikularki.

Marañonek iaz Ordizian izandako Boluntariotzaren I. Feria gogoan izan du. “Parte hartu zuten taldeek egindako ebaluazioaren arabera, arrakasta itzela izan zuen feriak”, esan du. Ondotik, udalerriko herritarren partaidetzaren errealitatea gertutik ezagutzeko lanari heldu zitzaion. “Duela urte betetik partaidetzaren diagnosia egiteko lanean ari gara, herritarrei egindako banakako elkarrizketen bidez, elkarteekin, teknikariekin, udaletxeko langileekin eta beste hainbatekin bilkurak eginez. Halaber, diagnosi hori taxutzeko baliagarriak diren partaidetzazko lantegiak egin ditugu”.

Herritarren parte hartzeari buruzko jardunaldia antolatu da orain, ordiziar guztiei irekia. Barrena kultur etxean izango da, otsailaren 5ean, osteguna, 18.00etan. Bertan izango da, beste batzuen artean, Kontxi Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Herritarren Partaidetzako zuzendaria. “Urtebetez jasotako datuak, informazioa eta ondorioak plazaratu eta ezagutaraziko dira, izan ere, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu, Ordizian, parte hartzearen kulturaren bidea urratsez urrats ematen hastea. Noski, ordiziar guztiak daude jardunaldira gonbidatuta”, amaitu dute Marañonek eta Santamariak.

Gida PDF formatuan jaisteko klikatu hemen (PDF 648 Kb) eta ikusi nahi baduzu, klikatu azpiko irudiaren gainean.

ordiziako-gida

El Ayuntamiento de Ordizia ha presentado hoy, 29 de enero, la Guía de Asociaciones de Ordizia y la I. Jornada sobre Participación Ciudadana que tendrá lugar el 5 de febrero en la casa de cultura Barrena. Los buzones de la localidad recibirán la guía mañana, viernes, y un folleto sobre la jornada de participación el lunes.

La delegación de Participación Ciudadana y Promoción del Voluntariado ha recogido datos sobre 69 asociaciones constituidas legalmente en Ordizia. Se trata de entidades de muy diverso tipo que trabajan en los ámbitos social, cultural, deportivo, educativo, económico, euskera, etc.

El alcalde, José Miguel Santamaría, y la concejala delegada de Participación, Mónica Marañón, han afirmado que “en Ordizia hay un tejido social muy rico y son cientos las personas que trabajan por el pueblo”, por lo que “es importante y necesario conocer y dar a conocer a toda esta red social, pero también humana, que tenemos en Ordizia”.

Por ello, los responsables municipales han considerado conveniente editar una guía centrada en estas asociaciones, en sus objetivos y las actividades que desarrollan tanto en el ámbito local como en el comarcal, con todos los datos actualizados. “La finalidad es que los ordiziarras conozcamos este tejido social y sepamos valorarlo en su justa medida”, han subrayado Marañón y Santamaría. Según la delegada, “desde esta concejalía queremos impulsar los recursos y las iniciativas municipales que sean necesarios para facilitar su trabajo”.

La guía ofrece también información sobre voluntariado y sobre los foros de participación existentes en este momento en Ordizia, impulsados por el ayuntamiento. Es el caso del Consejo Municipal de Bienestar Social, el consejo asesor del Euskera, la Agenda 21 o el proyecto Ordizia Ciudad Educadora.

La guía está impresa en papel reciclado, 100% libre de cloro.

Quienes por algún motivo no reciban mañana el documento a través del buzón, tal y como está previsto, podrán recogerlo en la oficina de Atención al Ciudadano (kale Nagusia, 26), o en la oficina de Participación

Ciudadana (edificio Barretxe), de 9.00 a 13.00 horas, hasta fin de existencias. La guía estará también disponible para su consulta en la página web del ayuntamiento, www.ordizia.org.

Tres objetivos para distintos proyectos

La delegación de Participación Ciudadana y Promoción del Voluntariado, creada al inicio de esta legislatura, ha llevado a cabo hasta ahora diferentes proyectos. Los objetivos generales son tres: dar y conocer el papel de las asociaciones y ciudadanos como socios esenciales, copartícipes del desarrollo y mantenimiento de una cultura de participación; apoyar y dinamizar el movimiento asociativo mejorado los cauces de comunicación e información municipal, facilitando recursos formativos que ayuden a mejorar las prácticas de las asociaciones; y, mejorar los canales de comunicación e información de la delegación con la ciudadanía en general y con el movimiento asociativo en particular.

Marañón ha recordado la I Feria del Voluntariado de Ordizia celebrada el pasado año: “Fue un gran éxito a tenor de la evaluación que los mismos grupos participantes realizaron”, ha dicho. A ello siguió la labor de conocer de primera mano la realidad de la participación ciudadana en la localidad. “Estamos trabajando desde hace un año en la elaboración de un diagnóstico de participación a través de entrevistas a ciudadanos a nivel individual, reuniones con las asociaciones, con técnicos y trabajadores del ayuntamiento, entre otros. También hemos realizado talleres participativos para la elaboración de este diagnóstico”.

Ahora la delegación ha organizado una jornada sobre participación ciudadana, abierta a todos los ordiziarras, que tendrá lugar el 5 de febrero, jueves, a las 18.00 horas en la casa de cultura Barrena con la presencia, entre otros, de Kontxi Bilbao, directora de Participación Ciudadana del Gobierno Vasco. “Se hará una devolución de todos los datos, información y conclusiones recopilados durante un año. Nos parece necesario e imprescindible iniciar paso a paso el camino hacia la cultura de la participación. Por supuesto, todos los ordiziarras están invitados a esta jornada”, han concluido Marañón y Santamaría.

Si deseas descargar la guía, haz clic aquí mismo y si deseas verla, haz clic en la imagen inferior.

guia-ordizia

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Euskal Jaien egitaraua
Ordiziako Gida 208
Hitzaro Euskara Elkartearen Batzar Nagusia otsailaren 27an, Barrenan
Belaunaldien artean bizipenak konpartituz
Kalamu gida gurasoentzat
Grab This Widget

Erantzuna utzi