Skorpiovenator bustingorryi
Albiste bitxia bezain interesgarria gure mendizaleek gaur bertan argitaratu dutena. Zuetako askok talde honek egiten duen lan bikainaren berri izango duzue, baina ez dugu uste horren ezaguna direnik “merchandising” munduan ematen ari diren urrats kualitatiboak. Dagoeneko, irudia formatu eta kolore ezberdinetan salgai jarri dituzte eta egundoko arrakasta izaten ari da. Bide batez, argitaratu duten azken bideoa ere jartzen dizuegu eta orain arte jarri dituzten bideo guztiak ikusi nahi badituzue, hemen topatuko dituzue
.
Arretaz irakurri abian jarri duten azken proiektua.
Sumendien inguruetan egosten zen salda berezi batean eman omen ziren lehen bizitza sortzeko baldintza egokiak.
Modu berean, irteera bazkarien ondorengo mahi inguruak oso aberatsak suertatzen zaizkigu ideia berriak pizteko. Eta ez da denbora asko eserialdi haietako batean gure ekitaldiak finantzatzeko ideia bikaina otu zitzaigula, administrazioaren errape lehorretatik askatuko gaituena, alegia.

Dakizuenez, badira urte batzuk espainolak zezentxo beltzaren ikurra beren ibilgailuen atzealdean itsasten hasi zirela. Ondoren, kataluniarrak beren astotxoarekin etorri ziren, eta azkenean, euskaldunok gure ardi latxa plazaratu genuen. Zezen harro eta asto kaska-gorraren artean, gure arditxoak nahiko itsura inuzente eta memeloa ematen duenez , Argentinako lurretan aurkitu duten Skorpiovenator bustingorryi dinosauro galanta euskaldunontzat ikur aproposagoa dela pentsatu dugu.

Olentzeroren barkamenarekin (berandu iritsi baitzaizkigu), lehen pegatinak eta kamisetak salgai ditu Blasek liburutegian eta aurki izango dira ohiko saltokietan ere. Errege Magoei eskaerak egiterakoan kontuan izan gure proposamena, ikasturteko azken irteerarako erreserbak egin baititugu Alpeetako bainu etxe batean.

Skorpiovenator espeziaren inguruko informazio gehiago: Sustatu eta Wikipedia













