Ordiziako haurrak kantari

Gaurko bideoaren bertsio laburra eta horren azpian bertsio luzea, beste kamera batekin grabatutako beste bideo bat eta argazkiak.

Urtero legez, aurten ere gure ikasle-irakasleak eta Urdanetakoak elkarrekin abesten atera dira Ordiziako kaleak alaituz. Jendetza izugarria Ordiziako kaleetan eta gure talde erraldoia mugitzeko zailtasunak izan ditugu, baina Ordiziako kaleetan bildutako guztiek ederki asko entzun ahal izan dute gure “abesbatzaren” doinu alai eta koloretsua.

Aurten, berrikuntzen urtea izan da. Izan ere, talde ezberdinetan egin ordez, denak batera eta ibilbide bakar batean atera gara. Gainera, ikasleek osatutako “orkestra” zoragarri bat izan dugu bidelagun. Hori gutxi balitz, gaur asteazkena izanik, Ordiziako peria berezia ospatzen zen eta herria jendez gainezka zegoen. Hala ere, txalotzekoa izan da ikasleek erakutsi duten portaera bikaina taldearen erritmoa eta ibilbidea errespetatuz.

Amaitzeko, bildutako diruarekin oraindik zehaztu gabe dagoen elkartasun proiektu bat lagunduko dugu. Beste urteetan, Saharara, Afrikako lurralde ezberdinetara, Hego-Amerikako indigenen komunitateetara… joan da Ordiziarrok emandako dirua. Lagunduko dugun proiektua zehazten denean, horren berri ere emango dizuegu.