Ordiziako I. Kirol Sariak
KIROLARI ETA KIROLZALEEN LANA SARITU DU ORDIZIAKO UDALAK
Gaur, abenduak 23, Ordiziako I. Kirol Sariak banatzeko lehen ekitaldia egin da. Guztira 11 sari banatu dira, kirolari, talde, klub, elkarte eta laguntzaileek jaso dituzte Ordiziako kirolaren aldeko ekarpena egin izanaren diplomak. Ekitaldiaren antolatzaileak izan dira klubetako eta herriko kirolarekin zerikusia duten erakundeetako ordezkariak. Antolatzaileek eta Ordiziako Udalak urtero banatu nahi dituzte sari horiek.
Jon Txurruka, Ordiziako Kirol zinegotziaren hitzetan “Aipamen hori merezi duten pertsona eta erakunde ugari ditugu gure artean”. 2008an zehar, 15 kirol-mota egiten da herrian, guztira 700 kirolari federatu eta herriko 9 klubetan. Horiez gain, Ordiziatik kanpo federatutakoak ditugu eta eskola-kirolean parte hartzen duten 600 haur, horiek herriko ikastetxeen bidez: Oianguren Institutua, Urdaneta Ikastetxea eta Jakintza Ikastola.
“Horien guztien artean, batzuk aukeratzea, oso lan zaila izan da. Ordizian, kirolaren alde lan eta esfortzua egiten duten kirolari eta pertsona edo erakundeen lana aitortu behar zela erabaki genuen. Kasu batzuetan lurraldez gain eta estatu edo mundu mailako merezimenduak baloratu genituen, eta beste batzuetan, berriz, ezkutuan egindako lana, edo ia ezkutuan, klub, kirolari edo kirol ikuskizunetan laguntza teknikoa edo logistikoa ematen.
Antolatzaileen esanetan, “lan hori goraipatu behar zen, batzuetan maila indibidualean, klub minoritarioek egindakoa beste batzuetan eta orain arte aitortza hori izan ez dutenak, izan ere horien lorpenak herri guztira itzultzen dira”.
2008an SARITUTAKOAK
KIROLARI NABARMENDUAK
ANA USABIAGA BALERDI
ALAZNE FURUNDARENA SARRIEGI
EÑAUT GEREÑU MUJIKA
ODEI MAIZ BARANDIARAN
GORKA UGALDE MORENO
MAIDER MADRAZO BERIAIN
TALDE NABARMENDUAK
EMAKUMEZKOEN ARETO FUTBOLA
EMAKUMEZKOEN SOFBOLA
KIROL IBILBIDEAGATIK SARITUTAKOAK
ANGEL INSAUSTI
BOXING ZIKLO KLUBA
CHAPEL GORRI KIROL ELKARTEA
















[...] ordezkariak. Antolatzaileek eta Ordiziako Udalak urtero banatu nahi dituzte sari horiek. Gure aurreko mezu honetan aipatu genizuen bezala, hauexek izan dira aurtengo [...]