Gipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Donostiako Kursal Aretoan ospatu den ekitaldian, gure ikastolako kirol arduraduna den Arantza de Juan izan da Foru Aldundiak banatzen dituen “Gipuzkoa Kirolak” Saria jasotzera oholtzara igo dena.

Sari garrantzitsu hau gure ikastolan, kirolaren esparruan, burutzen ari den lana aitortzera dator. Izan ere, ikaragarria da eskola kirolaren antolakuntzan mugitzen ari diren ikasle, ikasle-ohi eta gurasoak. Arantza de Juan, kirol koordinatzailearen eskutik borondatezko laguntzaileen “batailoi” bat dago ikaragarrizko lana egiten gure seme-alabekin.

Horientzat guztientzat da sari hau.

Ekitaldian ateratako argazkiak ere hementxe jartzen dizkizuegu:

Sari hauen inguruko informazio gehiago Diario Vascon