Mendizaletasuna: Baio

Gure mendizaleek 2008ko azken irteeraren kronika laburra eta argazkiak argitaratu dituzte eta, beti bezala, hona ekartzen dizuegu.

Neguan sartzearekin batera, bukaera eman diogu aurtengo ikastolako mendi egutegiari. Eguraldia dotore portatu zaigu urteko azken txangoan, ederki argitu eta goxatu bai gaitu eguzkiak ibilaldian zehar. Ez naiz gauza mendia zein ikusgarria zegoen hitzez adierazteko eta irudiez baliatu beharko zarete esan nahi dudanaz jabetzeko.
Urtea azkenetan dugunez, ikastolako mendizale taldea osatzen dugun partetik, URTE BERRIA osasuntsu, askatasunean eta bakean igaro dezazuen opa dizuegu.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ernioko bideoa
Mendizaletasuna: Jaizkibel, lehen irteera
Herri Urrats 2009
Echoko bideoa
Somport-eko bideoa

Erantzuna utzi