Amerindiarrak; LH 4.A gelako emanaldia
Txanela Proiektua da gure Lehen Hezkuntzako ikasleek jorratzen dutena. Proiektu horrek ikaslea bere osotasunean hartzen du eta arlo ezberdinak modu globalizatuan integratzen ditu: ingurunearen ezaguera, euskara eta arte hezkuntza, bereziki. Metodologiari dagokionez, ikasleak ikas prozesuaren erdigunean kokatzen ditu norbera bere ikaskuntzaren protagonista bihurtzen duelarik. Horretarako, era guztietako jarduerak eta proposamenak luzatzen ditu ikasleen sormena, jakin-mina eta motibazioa sustatuz, bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziak garatzen joan daitezen.
Esandakoaren adibide garbi bat jarraian doakizuen bideoarekin ikus dezakezue. Ikasleak, Amerindiarren inguruan era guztietako lanak burutzen aritu dira eta jasotako guztiarekin, emanaldi bat diseinatu dute 3. mailako ikasleei eskaintzeko. Beraiek prestatu eta asmatu dute dena: gidoia, kartelak, horma-irudiak, bertsoak, dantzak, antzerkiak, txisteak… Irudimenari eraginez eta lana banatuz, oso emanaldi erakargarria prestatzeko gai izan dira. 3. mailako ikasleen esanetan, “guay” egon omen zen ia 45 minutu iraun zuen emanaldiak.
Zertaz ari garen hobeto uler dezazuen, emanaldiaren bideo labur bat prestatu dugu.















