Gabonak 2008 – entsegua
Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, aurreko mezu honetan esan genizuen bezala, gabon jaietako ohitura jarraituz, kantari aterako gara.
Egun horretan, gauzak ahalik eta hobekien egiteko, entsaio ugari egin dute gure ikasleek. Ostegunean, denak batera aritu ziren entseatzen. 24ean erakutsiko digutenaren ideia bat izan dezazuen, hemen jartzen dizuegu entsegu orokor horretan grabatutako irudiekin egin dugun bideoa.















