Berde Berdea proiektua DBH 1ean
Kutxasocial-ek bultzaturiko Berde-Berdea ingurumen proiektuan lanean ari dira gure DBH 1eko ikasleak.
Proiektu honekin, gazteen heziketa eta parte hartzea sustatzea ingurumenaren alde lortu nahi da. Horretarako, ikasleek era askotako jarduerak burutzen dituzte eta, horien bitartez, lortzen dituzten puntuak ikasleek eurek aukeratutako erakundeentzat diru-laguntza bilakatzen dira.
Aurtengo ikasleek aukeratutako erakundeak Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea (EIBE) eta The Green Belt Movement izan dira. Hori dela eta, buru-belarri ari dira lanean ahalik eta diru-laguntzarik handiena lortu nahian. Ea ingurumenaren alde lan egiten duten erakunde horientzat diru ako biltzen duten.














