Olentzero egunean kantari

Gabon jaietako ohitura jarraituz, kantari aterako gara abenduaren 24an. Goizeko 10:45etan irtengo gara Lukusin plazatik eta Ordiziako kaleak zeharkatu ondoren, eguerdiko 12:00etan, elkartuko gara Domingo Unanue enparantzan herriko ikasle guztiak.
Zuei ere bertara hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu eta denok abestuz, jai giroan, emango diogu amaiera aurtengo ekitaldiari.
Bi mila ta zortzian
alai edo triste
Laster hasiko gara
oparien eske
Aukera hori gabe
munduan hainbeste
Haien ondora ere
abia gintezke















[...] asteazkenean, hilaren 24ean, aurreko mezu honetan esan genizuen bezala, gabon jaietako ohitura jarraituz, kantari aterako [...]