Olentzero datorrela!!!

Bart, Sarobe baserriaren inguruan, argi misteriotsu bat ikusi zuten hango baserritarrek. Beldurraz eta ikaraz beterik inguratu zirenean, a ze ustekabea! Olentzero zen. Bere astoaren gainean jostailuak eta opariak txukun-txukun jartzen ari omen zen.

Emozioz beterik beregana hurbildu eta afaltzera joateko gonbidatu zuten. Bapo-bapo afaldu ondoren, lo egitera zihoala esan zien. Ongi deskantsatu behar zuela Ordiziako Jakintza Ikastolako haurrak bisitatzera joan behar zuen eta,

Dirudienez, Ordiziako Plazara jaitsi eta bertatik Villa Eugeniara joango da. Bertan, gure ikasleentzat dituen opariak banatuko ditu eta jarraian, presatutako txistorra goxo-goxoa jango omen du.

Badakizue, bihar ez hutsik egin eta Villa Eugenian Olentzeroari egingo diogun harrera ikustera joan zaitezte. Guztiontzat txistorra labeldun ogitarteko goxoak prestatuko dizkizuegu.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Herri Antzokia: asteburuko egitaraua
Olentzero zuzenean jarraitu jakintza.net-etik
LHko 2. zikloko ikasleak MIguel Avaristorekin solasean
Hechoko irteera prestatzen
Ordizia Eguberriak 2008 – Egitaraua
Grab This Widget

Erantzuna utzi