Haur Hezkuntza egun arrunt batean

Gaur goizean Villa Eugenian izan gara eta, artean, oso goiz zen arren, gure ikasleen irudi batzuk hartzeko parada izan dugu. Oso interesgarria, zalantzarik gabe, Urtxintxa Proiektuak eskaintzen dituen aukerak ikasleen garapena integrala sustatzeko bertatik bertara ikustea.

Txalotzekoa da gure ikasleek burutzen duten lana eta erakusten duten jarrera bikaina. Psikomotrizitatea, ingelesa, gorputz adierazpena, musika, irakurketa, teknologia berriak, plastika, estetika, euskara… dena izugarrizko interesa azalduz burutzen dute eta emaitza bikainak lortzen dituzte. Bai horixe!

Azpimarratzekoa da bertako irakasleek burutzen duten lan ikaragarria gure txikitxoekin. Mila esker gure txiki hauengatik egiten duzuen guztia.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Aralarko Mailoen azpitik
Giro bikaina 2009ri agur esateko
Zuhaitz landaketa
Tontxu Campos ikastolan izan da
Ikastolaren Eguna larunbatean

Erantzuna utzi