Ikasys proiektua eguneroko lanean
Aurreko mezu honetan eta honetan aurten abian jarri dugun Ikasys proiektuari buruz hitz egin genizuen.
Jada, lehen hiruhilabetekoa amaitzear dago eta egun arrunt bateko lana grabatu nahi izan dugu. Horretarako, 4. mailako gelan sartu gara ikasleak nola moldatzen ikusteko asmoz. Bideoan ikusiko duzuen bezala, erabateko normaltasunez aritzen dira eta benetako balorazio bat egiteko goizegi den arren, ikasleak oso gustura ari direla esateko zalantza izpirik ez dugu. Izan ere, orain arte proiektu honek eman dituen arazo bakarrak teknikoentzat izan dira.
Ikasle eta irakasleen iritziak ere jaso ditugu eta aurki jarriko dizkizuegu. Bitartean, hortxe duzue gelan ateratako argazki sorta.














