Ikastolen mapa digitala gure ikasleek egina

euskal-herriko-ikastolen-mapaGure DBH 1eko ikasleek, lan bikaina burutuz, Euskal Herriko Ikastolen mapa digitala ekoiztu dute.

Iaz, ikasle batek hasiera eman zion lan honi, baina amaitzeko astirik izan ez zuenez, aurtengo ikasleek hasitako lanari heldu eta lan kolaboratzaile bat burutuz, mapa amaitu egin dute.

Gure ikastola, IKTen erabilera ohiko lanetan, aitzindari izan da eta, horren ondorioz, proiektu askoren bultzatzaile eta dinamizatzaile izan da. Euskal Herriko Ikastolen maparik ez zegoela ikusita, gure ikasleek erantzukizuna berea eginez, gogoz heldu diote erronkari eta oso lan interesgarria burutu dute.

Egia esateko, mapa ez dago erabat amaituta. Akats eta hutsune txiki batzuk ditu oraindik, baina sarea erabiliz, beste ikastoletako jendearen elkarlana eskatu dugu. Zoritxarrez, jasotako erantzuna ez da espero genuena izan eta berriro gure ikasleek egin beharko dute beste batzuek egiten ez dutena.

Datorren ikasturtean, ikasle berriek aurtengo mapari berriro helduko diote eta orain agertzen den informazioa osatzen eta aberasten jarraituko dute. Zorionak guztioi eta mila esker egindako ekarpen bikain honengatik.


Ikusi mapa handiagoa